Gilbert, William
Ingeles sendagile eta fisikaria (Colchester, 1554 - Londres, 1603). Elisabet erreginaren lehen sendagile izan zen. Magnetismoari buruzko lehen ikerketa egin zuen (De magnete, magneticisque corporibus et de magno magnete tellure, 1600). Mundua iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra eta bestelako gai batzuk igurtziz. “Elektrizitate” hitza asmatu zuen, anbarraren grekozko izenetik eratorria.