Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geu

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1992ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz. Gasteizen du egoitza eta Geu (Gasteiz euskalduna) elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 2.200 ale argitaratzen dira eta 2.000 pezeta kostatzen da urteko harpidetza. 36 orrialde izaten ditu normalean, eta Gasteizen banatzen da batik bat. Bertako informazioan oinarritzen da, batez ere.