Géricault, Jean Louis André Théodore
Frantses margolaria (Erruan, 1791 - Paris, 1824). Carle Vernet, Guérin eta Gros izan ziren haren irakasleak. Lehen pinturetan Rubens-enganako miresmena erakutsi zuen (Officier de chasseurs à cheval chargeant, 1812; Le cuirassier blessé quitant le feu, 1814). Hiru urte igaro zituen Italian. 1819koa da bere Le Radeau de la Méduse koadro ezaguna, arrakasta eta eskandalua batera sortu zituena. Litografia ikasi, Course de chevaux à Epsom (1821) egin zuen. Zoroen eta gillotinan hildakoen buruen erretratuak egin zituen.
- gereziketa
- gereziondo
- Gergetiain
- Gergovia
- geriatria
- Géricault, Jean Louis André Théodore
- geriza
- gerizagarri
- gerizape*
- gerizatu, geriza(tu), gerizatzen
- gerizatzaile