Geiger, Hans
Alemaniar fisikaria (Neustadt, 1882 - Berlin, 1945). Erradioaktibitatean eta teoria atomikoan aditua zen. Manchester-ko unibertsitateko laguntzaile izan zen eta gero Kiel-en (1925), Tübingen-en (1929), eta Manchester-en irakasle (1936). Geiger zenbatzailea asmatu zuen (1913), ondoren Müller-ek hobetu zuena (1928), eta uraniorik ba ote den jakiteko erabiltzen dena.