Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaztela-Mantxa

Espainiako estatuko erdialdeko autonomia erkidegoa, Albacete, Ciudad Real, Cuenca, Guadalajara eta Toledo herrialdeek osatua. Mugak: iparraldean, Castilla-Leon eta Madril; mendebalean, Extremadura; hegoaldean, Andaluzia, eta ekialdean Murtziako, Valentziako eta Aragoiko autonomia erkidegoak. 79.230 km2 eta 1.732.700 biztanle Hiriburua: Toledo (57.200 biztanle). Hiri nagusiak: Albacete, Ciudad Real, Cuenca, Guadalajara.  v Orografia eta klima.  Gaztela-Mantxa Espainiako hegoaldeko goi-ordokian dago, Toledoko mendiek (Rocigalgo gailurra, 1.448 m) hausten duten ordokia da. Hiru eskualde nagusi bereiz daitezke: Alcarria iparraldean, Mantxa hego-ekialdean eta Campo de Calatrava mendebalean. Klima kontinentala. Ibairik garrantzitsuenak Tajo iparraldean eta Guadiana hegoaldean dira. Landaredi gutxi. v Ekonomia. Eskualdeko ekonomia jarduera nagusiena nekazaritza da: laboreak, olibondoak, mahastiak, barazkiak, baratxuriak, azafraia eta ekiloreak. Ardi eta behi hazkuntza. Dagoen industria apurra Puertollano (Ciudad Real) eta Talavera de la Reinara (Toledo) biltzen da. Garrantzizko meatzeak: merkurioa (Almaden) eta ikatza (Puertollano). Petrolio findegiak Puertollanon eta zentral nuklearra eta hidroelektrikoak Zorita de los Canesen. v Historia. Autonomia estatutua 1982. urtean jaso zuen.