Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gau

iz. (Deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean). Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. || Gauez. Animalia batzuek gauez hausnar egiten dute. || Gau(-)eskola. Arratsaldea bukatutakoan egiten diren eskolak, euskarazkoak bereziki; eskola horiek antolatzen dituen erakundea. || Gau eta egun. Etengabe. || Gau(-)lore. Lore ederreko landarea, loreak gauez zabaldu eta egunez ixten direna (Mirabilis jalapa). || Gau(-)mahai. Piztu zuen haren gau-mahaian zegoen argia. || Gau on. Gauez agur egiteko erabiltzen den esapidea. v Gau-ontzi. Pixontzia. v Ekuatore inguruko lurraldeetan 12 ordu ditu gauak, eta gainerako lurraldeetan latitudearen eta urtaroaren araberakoa izaten da gauaren iraupena. Lurburuetan 24 orduko iraupena dute urteko gau luzeenek, eta ekuatoretik zenbat eta gertuago egon orduan eta laburragoak izaten dira gauak.