Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gatz

iz. Sodio kloruroaren (NaCl) izen arrunta; gai zuria, urkorra, ahogozo minekoa, janariak ontzeko eta usteldu gabe iraunarazteko erabiltzen dena. ◊ Irud. Bizitasuna ematen duen zera. || Ohiko gatzaren antzeko gai urkorra. || Kim. Ioi egiturako konposatua, azido eta base baten arteko erreakzioaz edo azido edo base bat metal batekin konbinatzean sortua. || Gatza bota. Gatzez ondu. || Gatza eman. Gatza bota. v Kim. Azido baten hidrogeno denak edo batzuk metal batez ordezkatu diren gaia. v Azido batek base batekin erreakzionatzen duenean sortzen dira gatzak; basearen ioi positiboa eta azidoaren ioi negatiboa dituzte osagai. Ioi horiei esker, disoluzioetan edo urtuta daudenean gatzek bigarren mailako elektrizitate eroale gisa jokatzen dute (elektrolitoak). Gatzen ezaugarriak gatz bakoitza osatzen duten ioiek mugatzen dituzte (gatz arruntak edo sodio kloruroak adibidez, sodio elementua duten beste gatzen antzeko ezaugarri batzuk ditu). Osagai dituzten metalarekin eta erroarekin bat datorren izena hartzen dute. Gatzak neutroak, azidoak edo basikoak izan daitezke. Gatz neutroak azido batek eta base batek erreakzionatzen dutenean sortzen dira; gatz azidoak molekulan hidrogeno bat edo gehiago dutenak dira; eta gatz basikoak molekulan hidroxilo multzo bat edo gehiago dutenak. v Gatz arrunta edo sodio kloruroa. Kristal itxurako gaia, NaCl formula duena. Izadian asko izaten da. v Gatz amonikoa. Gai organiko nitrogenatuen destilazio lehorretik lortutako gai lurrunkor batzuez egiten dena. Azido klorhidrikoa eta amoniakoa ditu osagai. v Gatz harria. Lurraren gainean edo lurpean aurkitzen dena. v Gatz hegaskorra. Amonioa, amonio karbonatoa, limoi olioa eta moskat intxaurra alkohol soluzio batean nahastuta dituena. v Gatz minerala. Meatzetatik ateratzen den gatz arrunta, meatzetakoa. v Gatz guruina. Itsas dortoka, suge eta hegazti batzuek begien eta sudur hodien inguruan izaten duten hodi itxurako guruina. Gatz asko duen uraren antzeko isurkari bat isurtzen du guruin honek.