Gatica, Lucho
Txiletar abeslaria eta antzezlea (Santiago de Chile, 1928). Medikuntza ikasketak egin zituen Santiago de Chileko Unibertsitatean, eta odontologian espezializatu zen (1952). Urte eta erdi geroago, ordea, medikuntza utzi eta musikaren munduan murgildu zen. Hasieran kabaretetan kantatzen hasi zen. Laster, haren abestiak mundu osora zabaldu ziren, eta Miguel Aceves Mejía, Frank Sinatra edo Nat King Col bezalako goi mailako abeslarien pare jarri zen. 1970eko hamarraldian, boleroaren errege bihurtu zen. Lan nagusiak: El reloj, La barca, Historias de un amor, Sabor a tí, Moliendo café, El pescador, Contigo en la distancia, Echame a mi la culpa, Solamente una vez, Noche de ronda, Tú me acostumbraste…