Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garruze

Nafarroa Behereko ekialdeko udalerria (Donapaleuko kantonamendua). Garris du izen ofiziala. Mugak: iparraldean eta mendebalean Lukuze-Altzumarta, ekialdean Donapaleu eta Amenduze-Unaso eta hegoaldean Donapaleu eta Lukuze-Altzumarta. 3,13 km2. 1999ko datuen arabera, 317 biztanle (garruztarrak). Auzo nagusiak: Lapiteaga, Ginaborda eta Monet. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 85. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia. Bertako abere feriak oso ospetsuak izan dira luzaroan. Aipagarriak dira erlijio gerra garaian erre eta ondoren zaharberritu zen XI. edo XII. mendeko San Felix eliza erromanikoa, Pedeluxe jauregia eta herriaren kanpoaldean dauden gaztelu zaharraren hondakinak. v Historia. Garruze XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sanctus Felix de Garris izenaz. XVI. mendearen hasieran Nafarroa Behereko herri gotorrena zen Garruze eta erre egin zuten erlijio gerraren garaian (1569). Garruzeren gainbehera hasi zen ondoren eta Donapaleu gailendu zitzaion XVII. mendean.