Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garde

Nafarroako iparraldeko udalerria (Erronkari). Mugak: iparraldean Erronkari, Urzainki eta Izaba, ekialdean Huescako probintzia, mendebalean Burgi eta Erronkari eta hegoaldean Huesca eta Zaragozako probintziak. Garaiera, 751 m. 43,60 km2. 1999ko datuen arabera, 200 biztanle ditu (gardarrak). Gardalar eta Pintado errekak (Ezka ibaiaren adarrak) igarotzen dira udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, patata) eta abere hazkuntza (ardiak) dira. Aipagarri dira Santiago parrokia eliza, Santa Luzia, San Joan eta San Kristobal ermitak eta zenbait etxe harmarridun. v Historia. Erregetzarako Gerran Filipe V.aren alde egin zuen Gardeko herriak. Uholde izugarri bat izan zen 1787. urtean.