Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gardatxo

iz. Zool. Lazertidoen familiako narrastia, kidekoetan handiena, muskerraren antzekoa (Lacerta lepida edo Lacerta ocellata). Gorputzaren alde banatara dituen 25en bat orban urdinek bereizten dute gardatxoa kideko beste narrastietatik. Intsektuak, ornodun txikiak eta, tarteka, mahats aleak janez elikatzen da. Europako hego-mendebalean eta Afrikako ipar-mendebalean bizi da.