Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gantz

iz. Gai koipetsua, erraz urtzen dena, animalien gorputzaren hainbat ehunetan eratzen dena. ◊ Irud. Gantzik gabeko lurrak. || Koipea, zenbait animaliaren gantzarekin egiten den eta etxean edo industrian erabiltzen den gaia. v Kim. Gantzak lipido gisa sailkatzen dira eta animalia nahiz landare jatorrikoak izan daitezke. Erreserba gaiak dira izaki bizientzat. Gantzek eta olioek jatorri kimiko berbera dute. Uretan ez dira urtzen baina bai eterretan, gasolinatan, kloroformotan, eta abarretan. Gantzak solidoak dira eta olioak isurkariak 20° C-ko tenperaturan. Urarekin 260° C-raino berotuz gantzak, glizerina eta azido koipetsuak lortzen dira. Landare olioak hidrogenatuz gantz sintetikoak lortu ohi dira.