Galve, Luis
Espainiar piano-jotzailea eta musikologoa (Zaragoza, 1908 - Zaragoza, 1995). Bere sorterrian hasi zen musika ikasketak egiten, Guadalupe Martínezen zuzendaritzapean; handik gutxira Madrila joan zen, José Balsarekin ikasketak osatzera. Arthur Rubinsteinek Zaragozara egindako bisitaldi batean Galve ezagutu zuen eta musikarako zituen dohain apartez harriturik, Parisen ikasketak sakontzeko gomendioa egin zion. Halaxe egin zuen Galvek; Isidore Philipen zuzendaritzapean. Parisen zela hasi zen ospea irabazten, eta kontzertuak eman zituen Europako eta Ameriketako areto nagusietan, Mozart, Haydn eta Scarlattiren obrekin batez ere. Horrez gainera, espainiar musikagileen obren zabalkundearen aldeko lan bikaina egin zuen; bere errepertorioan zeuden, besteak beste, Albéniz, Granados, Falla, Rodrigo, Halffter, Nin, Donostia eta Montsalvatge. Antonia Mercé ballet dantzariarekin batera ikuskizun bat osatu zuen, pianoaren interpretazioa eta dantza bateraturik, eta mundu guztian zehar egin zituzten emanaldiak ikuskizun harekin 1988. urtea arte.