Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galbanoplastia

iz. Teknol. Gorputz solidoak geruza metaliko batez estaltzeko elektrolisi bidezko prozedura. Gorputzari eransten zaion metal geruza batzuetan lodiagoa izan daiteke eta besteetan meheagoa, zertarako nahi den. Metal estalkia hartu behar duen gorputza Volta-ren pila bateko katodo gisa jartzen da. Estalkia egiteko metala anodo gisa jartzen da, eta biak —anodoa eta katodoa— metal horren berorren gatzezko soluzio baten barnean jartzen dira. Elektrolisi prozesua hasten denean, gatza deskonposatu egiten da eta bere ioi metalikoak katodorantz jotzen duten eta haren gainean kokatzen, anodotik soluziorantz aldi berean gaia askatzen delarik. Era horretara metala anodotik askatu eta katodoaren gainean itsasten da.