Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galbanometro

iz. Elektr. Korronte elektriko txikien intentsitatea eta norabidea neurtzeko tresna. Korrontea neurtzeko elektrizitateak eragiten dituen txirrika mugikor baten desbideratzeak azterten ditu galbanometroak. Korronte elektrikoa txirrika batean bilduta dagoen hari elektrikotik igarotzean, eremu magnetiko bat sortzen da, eta honek desbideratu egiten du txirrikaren barruan libre mugitzen den orratz imandu bat. Orratzaren desbideratzea korrontearen intentsitatearen araberakoa da. Alde batera edo bestera mugitzeak korrontearen norabidea adierazten du. v Galbanometro balistikoa. Oldarkako deskarga elektrikoak neurtzeko erabiltzen den galbanometro mota.