Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galago

iz. Zool. Prosimioen ordenako lorisidoen familiako tximinoa(Galago crassicaudatus). 25 cm inguru luze izaten da, eta beste horrenbesteko isatsa du. Ile sarri gris marroixka izaten du. Buru handia, oso ile gutxiko belarriak eta begi handiak ditu. Gauzalea da, eta haragijalea, oso tarteka fruituak jaten baditu ere. Ibiltzen makala da, baina oso igokari trebea da. Afrikako ekialdeko eta mendebaleko oihanetan bizi da.