Gala, Antonio
Espainiar idazlea (Brazatortas, Ciudad Real, 1936). Hasierako urteetan antzerkian eta poesian aritu izan zen batez ere, baina azken urteetan eleberriak eta egunkarietako artikuluak ere idatzi ditu. Hauek dira bere antzerki lan nagusiak: Noviembre y un poco de hierba (1967, Azaroa eta belar pixka bat); Anillos para una dama (1973, Eraztunak dama batentzat), Galaren lanik gogoangarriena; Las cítaras colgadas de los árboles (1974); Petra Regalada (1980); El cementerio de los pájaros (1982, Txorien hilerria), La truhana (1992) eta Los bellos durmientes (1994, Loti ederrak). Lehen eleberria, El manuscrito carmesí (Idatzi karmesia), 1990ean argitaratu zuen eta Planeta saria irabazi zuen harekin. Hurrengo eleberriak, La pasión turca (1993, Turkiar grina) ere arrakasta handia izan zuen, eta areago Vicente Aranda zuzendariak zinemara eraman zuenean. Aipagarriak dira, orobat, Más allá del jardín (1995, Lorategiaz haraindi) eta La regla de tres (1996, Hiruko erregela). 1997an Poesías de amor (Maitasunezko olerkiak) olerki bilduma argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El corazón tardío (Bihotz beranta) ipuin bilduma.
- gal 1
- gal 2
- Gal Oreindain, Mentxu
- gal-
- Gala Plazidia
- Gala, Antonio
- gala
- galago
- galai
- galaiki
- galaikiro