Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaitun

iz. Bot. Arrosazeoen familiako landarea, belar egiturakoa. Zuztar huts sendoa, tentea eta adartsua izaten du. v Gaitun txikia edo harrautsia (Sanguisorba minor). 5 cm inguru luze izaten da. Hosto elkartu horztunak izaten ditu; loreak, sexu bakarrekoak, berde gorrixkak; eta 2 edo 3 haziko fruitu luzarana, erzduna. Belardietan eta zuhaitz gutxi den lekuetan hazten da, Europa guztian eta Asiako eskualde epeletan batez ere. Herri medikuntzan bizigarri eta gernu eragile bezala erabiltzen da. v Gaitun handia (Sanguisorba officinalis). Gaitun txikiaren oso antzekoa da, baina hura baino sendoagoa. 50-100 cm luze egiten da. Lore zuriak, horixkak edo arrosa kolorekoak izaten ditu, gaitun txikiak baino luzexeagoak. Fruitu zimur erzduna, hazi bakarrekoa izaten du. Europako ia eskualde guztietan hazten da, belardi ezkoetan eta baso ertzetan, batez ere.