Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaita

iz. Mus. Haizezko musika tresna, haizea ahotik zuzenean ordez zahagi batean pilatu eta handik hotsa ateratzen duten hodi batzuetara bideratzen dena. Gaita-jotzaileak zahagia haizez betetzen du eta hura estutuz iristen da haizea hodietara, jotzaileak arnasa hartzeko behar dituen etenak igartzen ez direla. Hodietako bat melodia jotzeko izaten da (melodia hodia), eta, flautak bezala, zulo bat baino gehiago du notak jo ahal izateko; beste hodiak (bordoiak) nota bakarrekoak izaten dira. || Dultzaina.