gailego
iz. Zool. 15 cm inguru luze den itsas arraina, labridoen familiakoa (Ctenolabrus suillus edo rupestris). Karraspio izenaz ere ezaguna da. Egitura liraineko arraina da, kolorez arre-gorrixka. Alboetan hamar zerrenda tantadun izaten ditu, eta isatsa baino aurreraxeago, gainaldean, orban ilun bat. Oskoldunak eta harrak janez elikatu ohi da. Algak diren uretan oso zabaldua dago: Itsaso Baltikoan izan ezik, ia Europako itsasertz guztietan bizi da, baita Itsaso Beltzean eta Turkiako itsasertzetan ere. Urpean bizi izaten da, ur azaletik 6-10 m bitartean.