gai
iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. ◊ Kim. Gai bakuna: osagaietan ezin bereiz daitekeena. ◊ Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza, ekaia. || Jarduten edo gogoeta egiten den zera; elkarrizketa, hitzaldi… baten mamia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez mintzatu. || Gai izan. da ad. Adierazten dena zertzeko baldintzen, ahalmenen edo nolakotasunen jabe izan, hartarako egokia edo duina izan. v Kim. Atomoz eta molekulaz osatutako unibertsoko izaki oro. ik. materia. v Fil. Izakiaren hondo eratugabea, formak egituratzen duena. ik. sustantzia. v Gai grisa. Anat. ik. entzefalo. v Gai bakuna. Kim. Osagaietan ezin bereiz daitekeena. ik. elementu.