Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gagaku

iz. Mus. Japoniako antzinako gorteetako musika. Musika mota hori Koreatik iritsi zen Japoniara V. mendean, eta VIII. mendean indar hartu zuen gortean. Gagaku musikaren emankizunek kangen (flautak eta harizko tresnak) izena dute eta horiekin batera egiten diren dantzek, berriz, bugaku. Antzinako musika honen zenbait adibide gorde dira, eta iturri garrantzitsu dira, bai antzinako musika aztertzeko, eta bai Txinako dinastia aberatsenen garaiaren berri izateko (618-907).