Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaeta

Italiako hiria, Lazion, Tirreniar Itsasoan dagoena. 21.000 biztanle. v Historia. Antzinako Caieta da, K.a. 340an erromatarrek hartu zutena. XII. mendean Siziliaren mendeko lurralde bihurtu zen. XVI. eta XIX. mendeen artean askotan setiatu zuten. Pio IX. Aita Santua Gaetara joan zen Erromatik ihes egin behar izan zuenean (1848). Napoliko Borboiak bertan errenditu ziren 1861ean, eta horrela desagertu zen Bi Sizilietako erresuma.