Gaddi, Agnolo
Italiar margolaria (Florentzia, 1345 - Florentzia, 1396) Taddeo Gaddiren semea. Aitaren eta batez ere Giottoren eragina nabarmena da haren lanetan; lan gehienak gotiko estilokoak egin zituen. Vatikanoan, eta Florentzian (Gurutzearen elezaharra, Santa Croce-ko koroan, 1381) eta inguruetan (Cappella della Cintola, Pratoko katedralean, 1395).