Fuzhou
Txinako ekialdeko hiria eta portua, Min Jiang ibaiaren ondoan. Fujian probintziako hiriburua. 623.000 biztanle. Nekazaritza, eskulana (laka, zura, larrua), papergintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Portuetatik tea eta zura esportatzen dira. VI. mendean sortu zen hiria. 1884an Courbet almirante frantsesak bonbardatu zuen.