Frija
(Norvegiera zaharrez, Frigg) Mit. Antzinako germaniarren artean, maitasunaren jainkosa. Izenak “maiteena” esan nahi du, eta erromatarren Venusen kidekoa zen; hala, alemanierazko Freitag hitzak Veneris dies, ostirala, esan nahi du. Eskandinaviako mitologian Odin-en emaztea eta Balder-en ama da. Etorkizunean zer gertatuko den badaki, baina ez dio inori esaten.