Fresneau, François
Frantses ingeniaria (Marennes, 1703 - 1770). Guyanan, Cayenne-ko gotorlekuak berriro eraiki zituen, eta kautxua ematen zuen arbola aurkitu zuen 1747an (Fusée Aublet botanistak Hevea izena eman zion). 1751n heveari eta kautxuari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako Akademian, eta terebinto zuhaitzetan kautxuaren disolbatzaile bat aurkitu zuen.