Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fotoi

iz. Fis. Argi energiaren quantuma; energia elektromagnetikoaren oinarrizko banakoa. Einstein-ek eta Planck-ek ziotenez, eremu elektromagnetikoaren energia ez da aldatzen etenik gabe, oinarrizko kopuru baten multiploen arabera baino, quantum-en arabera alegia. Quantum horiek dira fotoiak. Fotoiak masarik gabeko partikulak dira eta argiaren lastertasunaz mugitzen dira. Elektroi bat energia maila batetik maila apalago batera erortzen denean fotoi bat edo gehiago igortzen ditu. Klorofila eta horren gisako molekula batzuk gai dira fotoien energia jasotzeko, eta era horretan fotosintesiko erreakzio kimiko desberdinak martxan jartzeko.