Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

forja

iz. Aroztegia. || Metalei forma jakin bat emateko eta presioz edo kolpeen bidez trinkotzeko sistema. Metala gori dagoela ingudeaz eta mailuaz kolpeak emanez, edo lurrun edo ur prentsaz zanpatuz forjatzen dira metalak. Forja sistema asko daude, baina gaur egun bigarren sistema erabiltzen da, burdina tona asko aldi berean zanpatzeko aukera ematen baitu.