Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fonda, Jane

Estatu Batuetako zinema antzezlea, Henry Fondaren alaba (New York, 1937). Actor´s Studio izeneko akademian ikasi zuen eta film garrantzitsuak egin ditu 1962. urtetik aurrera: G. Cukor-ek zuzenduriko The Chapman Report (1962, Saltzailearen txostena), S. Pollack-en They Shoot Horses, Don’t They? (1969, Ez al ditugu zaldiak akabatzen bada?). J.L. Godard, J.P. Gorin, F. Zinnemanekin (1978, Julia) ere lan egin du. 1980ko hamarralditik aurrera, zinema bazter samar utzita, gorputzaren zaintza izan da antzezle horren ardura nagusia. Besteak beste, Jane Fondaren gorputz ariketak liburua idatzi du. Liburua bideo gisa zabaldu zen gero, eta bai liburua bai bideoa urteko best-seller bihurtu ziren.