Fonda, Henry
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Grand Island, Nebraska, 1905 - Los Angeles, 1982). Kazetaritzako ikasketak utzi zituen antzezle lanetan hasteko New Yorken (Broadway), eta bere belaunaldiko antzezle nagusienetako bat bihurtu zen laster. 1937. urtean aurkeztu zen bere lehen filma (You Only Live Once, Behin besterik ez da bizitzen), eta guztiz film arrakastatsuetan egin zuen lan ondoren: Young Mr. Lincoln (1939, Lincoln jaun gaztea), My Darling Clementine (1946, Clementine maitea) eta The Grapes of Wrath (1940, Haserrearen mahats aleak). Hasierako film sozialak erabat utzi gabe, komedia erromantikoak eta suspentsezkoak ere egin ditu. 1982. urtean antzezle hoberenaren oskarra eman zioten Hollywooden The Golden Pond filmean (1981, Urrezko urmaela) eginiko lanarengatik.
- Fomalhaut
- Fombellida, Tatus
- fon
- fon
- fonazio
- Fonda, Henry
- Fonda, Jane
- fondo
- fonema
- fonendoskopio
- fonetika