folikulu
iz. Bot. Karpelo bakarreko fruitu lehorra. Hazi ugari izaten ditu barnean eta erdialdetik irekitzen da. Landare polispermoetan azaltzen da batez ere. v Anat. Guruinez osatutako egitura anatomiko eta fisiologiko desberdinei ematen zaien izena. v Graafen folikuluak. Ugaztunen arrautzak gordeta dauden folikuluak. Folikulu horiek irekitzen direnean ateratzen da arrautza obulutegitik. v Ile folikulua. Ilearen sustraia, sustraiaren inguruko ehunak eta ehun konjuntiboaren estalkia hartzen dituen azala, poltsatxo baten antzekoa.