Folengo, Girolamo
(Teofilo deitua, Merlino Coccajo ezizenez) Italiar olerkaria (Mantua, 1491 - Campese de Bassano, 1544). Bolonian, Pomponazzi filosofo materialistarekin egin zituen ikasketak; erlijio gaia duten olerkiak idatzi zituen hasieran (Umanità del Figliul di Dio, 1533). Baina obra nagusiak “makaroniko” deitu motan idatzi zituen: Erdi Aroko unibertsitateko tradizio bat hartuz, gai satirikoak erabili zituen italiera dialektala latin gaiztoarekin nahasiz. Poesia petrarkazaleari irri egin zion Zanitonella obran, eta Danteren Divina Commedia eta Orlandoren ekintzak barregarri jarri zituen (L’Orlandino). Haren obra nagusia Baldus da (1517; 25 kantu, 1552an bera hil ondoren argitaratu zen). Bere garaiko erakundeez eta sinesteez burla egin zuen obra horretan.
- Fokas
- Fokin, Mikhail
- Fokker, Anton Herman German
- foku
- Fole, Anxel
- Folengo, Girolamo
- folidoto
- foliko
- folikulina
- folikulu
- folio