Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fitzgerald

XII. mendean Irlandan finkatu zen familia anglo-normandiarra. Ingalaterra eta Irlandaren arteko gerretan, eginkizun zaila izan zuen familia horrek, bere jatorria zela eta. Oro har, leial izan zitzaion beti Ingalaterrako koroari, Irlandaren nortasunaren alde egin zuten arren. Bi adar nagusitan banatu ziren Irlandako Fitzgeraldarrak: Kildarekoak eta Desmondekoak.
 v  Gerald Handia edo Garret Mor, Kildareko 8. kondea (1513an hila). Irlandako gobernari izan zen 1481etik aurrera. Ingalaterrarekiko leialtasuna galdu gabe, bitarteko gisa zeregin handia izan zuen.  v  Gerald Gaztea edo Garret Og, Kildareko 9. kondea (1534ean hila). Irlandako gobernari (1513-1520, 1522-1534) izan zen. Traidoretzat hartu zuten, eta Londresen atxilotuta bertan hil zen.  v  Thomas, Kildareko 10. kondea. Aurrekoaren semea (1537an hila). Matxinatzera behartu zuten; preso hartua izan ondoren bere bost osabekin urkatua izan zen.  v  Thomas, Desmondeko 8. kondea (1426 - Drogheda, 1468). Diputatua. Eduardo VI.aren kontrakoekin hitz hartu zegoelako, hiltzera kondenatua izan zen, Irlandan inglesen interesak babestu bazituen ere.  v  Gerald, Desmondeko 15. kondea (Kerryn 1583an hila). Ormondarren kontra gudu asko egin ondoren atxilotu, eta lepoa moztu zioten.