Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fiordo

iz. Geogr. Itsasadar luze, estu eta sakontasun handikoa. Fiordoak glaziarrak bailarak itsas urez betetzean eratu ziren. Gehienak oso sakonak dira, eta oso luzeak; adibidez, Norvegiako Sognefiordoak 1.234 metroko sakontasuna eta Txileko Messier Kanalak 1.270 metrokoa dute; Norvegian badira 150 km baino luzeagoak direnak. Bailara horietan eratu ziren glaziarren zama ikaragarriak bailara hondoa gaur egungo itsas mailatik behera higatu zuen. Glaziarra urtu eta itsas urak bete zuen bailara. Fiordoa sakonagoa izaten da erdialdean itsasaldeko muturrean baino. Fiordoetako paretak ehunka metroko hormak izaten dituzte, ur azpian oso sakon barneratzen direnak, bailarari U forma nabarmena emanez.