Finisterra
edo Finisterre. Galiziako ipar-mendebaleko lurmuturra, Coruñako herrialdean, izen bereko penintsularen hegoaldean. Promontorium Atrabum edo Nerium deitu zioten erromatarrek. Itsas armada ingelesak garaipen guztiz garrantzitsua lortu zuen Finisterra aurreko uretan, Frantziako eta Espainiako ontzien aurka (1805).