Fernández Garayalde, Ramón
Gipuzkoar politikaria eta gaztelerazko poeta (Pasaia, 1814 - Donostia, 1903). Londresen eta Parisen ikasketak egin ondoren, Finantzetako ministerioko artxibo zaintzaile izan zen lehenbizi, eta ministro Esparterorekin (1840). Demokrata eta errepublikazalea zen; Gipuzkoako Gobernuko Batzorde Iraultzaileko lehendakari hautatu zuten, Elisabet II.a erregetzatik eraitsi zutenean (1868). Donostiako alkate izan zen ondorengo lau urteetan (1869-1873). Foruzale porrokatua zen; Fueros que no se pueden abolir eta Cita que no debemos olvidar foruen aldeko artikuluak idatzi zituen Euskal-Erria aldizkarian. El derribo de las murallas, Al ferrocarril del Norte, Los comuneros, A la muerte de Mari eta A la libertad olerkiak eman zituen argitara.
- Fernández de Lizardi, Jose Joaquín
- Fernández de Moratín, Leandro
- Fernández de Navarrete, Joan
- Fernández de Oviedo, Gonzalo
- Fernández de Viana Ugarte, Lorenzo
- Fernández Garayalde, Ramón
- Fernandez Gaztañaga, Xabier
- Fernández Guerenabarrena, Zuriñe
- Fernández Medrano, Domingo
- Fernández Ordóñez, Francisco
- Fernández Pascual, Juan Antonio