Fernandez de Larrinoa y de Pablos, Kepa
Bizkaitar ikertzaile eta irakaslea (Bilbo, 1958). Soziologiako lizentziadun egin zen 1980an Madrilgo Unibertsitate Complutensean. 1987tik 1989ra bitartean antropologia sinbolikoan espezializatu zen Universtity of Western Ontarioko antropologia sailean. Zuberoako antzerkia aztertu du Frantziako Centre de Recherches Sociologiques eta Paueko Unibertsitatean (1992-1993), eta Londresko School of Economics and Political Science-n ere aritua da (1993-1994). Gaur egun, antropologiako irakasle titularra da EHUn. Europako hainbat soziologia elkartetako kide da. Eusko Ikaskuntzan Antropologia-Etnografia saileko lehendakaria izan zen 1995etik 1998ra bitartean. 1991n Angel Apraiz beka lortu zuen Zuberoako antzerkia ikertu ahal izateko. Bere idazlan nagusiak dira: Sociedad rural, desarrollo y bienestar (1998); Intervención y diseños rurales (1996); Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule (1997). Hainbat poesia sari eskuratu ditu.
- Fernández de Córdoba, Francisco
- Fernández de Córdoba, Gonzalo
- Fernández de Enciso, Martín
- Fernández de Heredia, Juan
- Fernández de la Sota, José
- Fernandez de Larrinoa y de Pablos, Kepa
- Fernández de Lizardi, Jose Joaquín
- Fernández de Moratín, Leandro
- Fernández de Navarrete, Joan
- Fernández de Oviedo, Gonzalo
- Fernández de Viana Ugarte, Lorenzo