Fernández de la Sota, José
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1960). Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Europako Ikasketetan diplomaduna Deustuko Unibertsitatean. Artikuluak idazten ditu hainbat egunkaritako kultur orrietan, literatur kritika egiten du RNE irratian, eta Zurgai literatur aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea da. Poesia landu du batez ere: Te tomo la palabra (1989), La gracia del enano (1994), Esto no es un soneto (1996), Todos los santos (1997), Lugar de paso: antología poética (2001), Material de construcción (2004), Cumbre del mar (2005). Baina bereak dira, baita ere, Informe Goliat (1989) eleberria eta Elefantes blancos (1997), Negrita con diamantes (1998) eta Suerte de perro y otras historias (2005) kontakizun-bildumak. Todos los Santos lanarekin Euskadi Literatura Saria eta Antonio Machado Nazioarteko Poesia Saria irabazi zituen.
- Fernández de Avellaneda, Alonso
- Fernández de Córdoba, Francisco
- Fernández de Córdoba, Gonzalo
- Fernández de Enciso, Martín
- Fernández de Heredia, Juan
- Fernández de la Sota, José
- Fernandez de Larrinoa y de Pablos, Kepa
- Fernández de Lizardi, Jose Joaquín
- Fernández de Moratín, Leandro
- Fernández de Navarrete, Joan
- Fernández de Oviedo, Gonzalo