Ferlinghetti, Lawrence
Estatubatuar poeta eta argitaratzailea (Yonkers, New York, 1919). Long Islanden eta Frantzian hazi zen, eta Columbia, Ipar Carolina eta Parisko unibertsitateetan ikasi zuen. Berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen Beat Generation mugimenduaren sortzaileetako bat da. Mugimendu horri eutsi zion bere aldizkari City Lightsek (San Francisco), eta bertan, garai hartako poeta askoren lehenengo testuak argitaratu ziren. Hauek ditu lanik aipagarrienak: Coney Island buruan (1958), Non dago Vietnam? (1965), Tyrannus Nix (1969), Nor gara gaur? (1976), Bizidunen eta hildakoen paisaiak (1979).
- ferekatze
- Fergana
- Ferguson, Maynard
- Ferhati, Jilali
- feria
- Ferlinghetti, Lawrence
- Fermat, Pierre de
- Fermi, Enrico
- Fermigier, André
- Fermin, santua
- fermio