Fenizia Berria
(Fr. Nouvelle Phénicie) 1803-1811 bitarteko urteetan, Dominique Garat-ek, lapurtar senatariak, Euskal Herriko zazpi lurraldeak Napoleonen inperioaren mendean bateratuko zituen estatu proiektuaren arabera, Euskal Herriari eman zion izena. Garaten ustez, feniziarren ondorengoak ziren euskaldunak eta benetako nazioa osatzen zuten. Napoleonek ez zuen proiektu hura aintzat hartu.