Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fenian Mugimendua

1860. urteetan, Irlandan, Estatu Batuetan eta Britainia Handian jardun zuen ezkutuko erakunde irlandar abertzalea. Irlandako epikako Fiann (Finn MacCumhaill, MacCool) izeneko elezaharretatik hartu zuen deitura. Estatu Batuetan sortu zen 1858an, Irlandako askatasuna lortzeko asmoa zuen eta lurralde askotara hedatu zen, eta azkenik Irlandara bertara heldu zen. Haien ekintzak alferrekoak izan ziren, poliziak buruzagi guztiak atxilotu baitzituen (1865), baina Sinn Fein mugimenduak hartu zituen haren helburuak.