Felix Va
Antipapa; Savoiako Amedeo VIII.ak (Chambery, 1334 - Ripailleko gaztelua, 1383) Basileako Kontzilioak Aita Santu izendatu zuenean (1439), hartu zuen izena. Savoiako konde (1391-1416) eta duke (1416-1440) izan zen; Piemontea Savoiarekin lotu zuen 1429an. Aita Santu izendatu ondoren, Nikolas V.ari bere mendekotasuna eskaini zion (1449), eta hark kardinal izendatu zuen. Hura izan zen azken antipapa.