Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ezti 1

iz. Gai likatsua eta oso gozoa, erleek egin eta aberasketan biltzen dutena. || Eztitan (izan…). Erabat pozik (izan…).  v  Loreetako nektarrarekin egiten dute erleek eztia. Nektarrari ura kenduz eta sakarosa hidrolizatuz ateratzen da; ura, glukosa, fruktosa, sakarosa eta polen hondarrak dira eztiaren osagai nagusiak. Nektarra zein landare motatik hartua den, ezti kolore eta ahogozo desberdinak bereizten dira. Europako eztia hori kolorekoa izaten da orokorrean, baina zurixkak, berdaxkak edo hori ilunak ere badaude. Elikagai gisa eta sendagintzan erabiltzen da batez ere.