Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezterenzubi

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Donibane-Garaziko kantonamenduan (Garazi). Estérençuby du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ahatsa-Altzieta-Baskazane eta Aintzila, ekialdean Lekunberri, mendebalean Eiheralarre, eta hegoaldean Nafarroako herrialdea. Goratasuna 229 m. 49,18 km2. 1999ko datuen arabera, 385 biztanle ditu (ezterenzubitarrak). Beherobia erreka igarotzen da bertatik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 97. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (bazka landareak), abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) eta janari industrian (haragia eta gazta) oinarritua da. Aipagarriak dira Erdi Aroko Orbara, Iparragerreria eta Beherobia etxeak.  v  Historia. Ezterenzubira Garaziko herrietako biztanleak joan ziren bizitzera, baina etxe bakoitzak jatorrizko herriaren mende jarraitu zuen 1842. urtean udalerri bihurtu zen arte.