Ezporogi
Nafarroako ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Ezprogui du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ibargoiti, ekialdean Leatxe eta Zare, mendebalean Leotz eta Eslaba, eta hegoaldean Galipentzu. Goratasuna, 507 m. 56,72 km2. 1998ko datuen arabera, 65 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (ezporogiarrak). Herri hauek osatzen dute udalerria: Agesa, Ezporogi eta Moriones (herriburua). Bizkaia erreka igarotzen da bertatik. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntzan (ardi azienda) oinarritua da.