Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezponda, Joanes

(Fr. Sponde, Jean de) Zuberoako humanista eta poeta (Maule, 1557 - Bordele, 1595). Frantsesez idazten zuen. Etxe kalbindar batean sortu zen eta, higanota, jarraitu zitzaion Nafarroako Henrike III.ari, geroko Frantziako Henrike IV.ari, bere urrats guztietan eta hura bezala, katoliko bihurtu zen 1593. urtean. Roxelako gobernaria izan zen 1592an, baina protestanteek ez zioten onartu katoliko bihurtzea eta kargutik kendu zuten. Bi poema liburu eman zituen frantsesez, bertso alexandrinoetan, Sonnets d’amour eta Stances sur la mort (1598, hilondoan argitara emana). Molde barrokoko poesia idatzi zuen, eta amodioaren erakarria eta heriotzaren eta bekatuaren obsesioa izan zituen kantagai.