ezki
iz. Adaburu biribila, hosto zabal horzdunak, eta lore usaindunak dituen zuhaitza (Tilia). v Ezki hosto-txikia (Tilia cordata). Bihotzaren eitea duen hosto zabal horztunak eta lore hori zurixkak izaten ditu. Oskol azal fineko fruitu biribila ematen du uda hasieran. Europako zelaietan eta mendietan hazten da, eta parkeetan ere aldatzen da. v Ezki hosto-zabala (Tilia platyphyllos). Enbor luzeko zuhaitz garaia, bihotz itxurako hosto zabalak eta ile txikikoak dituena. Ekainean ematen du lorea. Ezki horren haziaz eta loreaz egiten den edabea lasaigarritzat eduki izan da herri sendagintzan.