Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ezkerte

iz. Bot. Zuztar zuzen edo bihurriko belar landarea, gezi itxurako hosto zabalak dituena, eta labakietan edo sorondoetan hazten dena. Aihen-belar ere deitu ohi zaio. Mota bat baino gehiago dira.  v  Ezkerte beltza (Convolvulus avernis). Inbutu itxurako lore zuriak, edo arrosa kolorekoak dituena. Landutako edo landu gabeko soroetan ugari hazten da. Belar txarra da.  v  Ezkerte zuria (Calystegia sepium). Lore zuria du. Zuztar biguna eta bihurria izaten du, goraka ez baina lurraren kontra asko luzatu ohi da. Belar txarra da.