Ezkarai
(Esp. Ezcaray). Errioxako udalerria, Logroñoko probintzian, Oja (Ezka zaharra) ibaiaren ertzean. 2.052 biztanle. Herrigune hauek osatzen dute Ezkarai: Zaldierna, Urdanza, Altuzarra, Ayabarrena, Azarrulla, Cilbarrena, Posadas, San Anton, Turza. Bertako toponimiak adierazten duenez herri euskalduna izan zen. XIII. mendean euskaraz mintzatzen ziren bertako biztanleak. Aipagarriak dira XVI. mendeko parrokia eliza, Allende ermita barrokoa eta etxe harmarridunak. Neguko kirolak (Valdezcaray).